Albisteak

 

Datorren apirilaren 10ean, goizeko 10:30etan "Lagunekin baratzean" txotxongilo antzezlana aurkeztuko da Droga menpekotasuna Prebenitzeko Zerbitzuaren eskola prebentzio unibertsala programa.

Herriko eskola zentroetan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan lantzen den "Lagunekin baratzean" programa didaktikoaren menpe dagoen ikus-entzunezkoa programa da.

Antzezlanaren pertsonaien bitartez haurrek bere harremanetan aurkitu ditzaketen arazoak erakusten dira, sentimenduen mundua naturaltasunez tratatuz.

Oraingo honetan Muskizko Ikastolako 5 urteko gelako 47 ikaslek eta San Juan Ikastetxeko haur eskolako, eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako 147 ikaslek obra hau ikusiko dute.