Albisteak

 

Muskizko Udalak webgune berria dauka. Hilabetetan zehar BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, www.muskiz.org web atariak itxura berritua eta eduki gaurkotuak ditu. Horrez gain, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, Udalaren antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzu eta baliabideak eta udalerriko egitura ekonomikoaren azalpena. Halaber, kostaldeko herri honetara datozen bisitariei zuzendutako eskaintza kultural eta turistikoa batzen du. Erabiltzaileek jakintza-alor anitzeko edukiak aurkitzeko edo eguraldiari buruzko informazioa denbora errealean jakiteko aukera izango dute, www.muskiz.org webguneak teknologia berrienak erabiltzen baititu.

Herritarren eskura daude jada ohiko 102 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Muskizko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, horien historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta Administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Muskizek aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
Posta e.: info@biscaytik.eu