Albisteak

 

Muskizko Udalak Gaztegunearen bidez herriko film laburren I Lehiaketa martxan jarri du. "Yo en mi tiempo libre..." ("Ni nire aisialdian") lelopean 12 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta Muskizko Udalak aurtengo martxorako antolatu dituen jarduera berrienetariko bat da. Eskaintza osatuko da Brakedance Master Class batekin eta BrOmeO taldearen emanaldiarekin "Artisten Gaua" programaren barnean.

Muskizko film laburren lehiaketan parte hartu nahi dituzten 12 eta 25 urte arteko gazteek bere proposamenak udal Gaztegunean aurkeztu beharko dituztemaiatzaren 16 baino lehen. Filmek 5 minutu, gehienez, iraungo dute eta 10 mega, gehienez, edukiko dute. Parte hartzaile bakoitzak obra bat besterik ezin du aurkeztu, euskaraz edo gazteleraz, bai grabatu duen bezala edo gerora egindako edizioaren ostean.

Irabazleek, aukeratutako kategoriaren arabera, sakelako telefono libre bat edo 200 euroko saria jaso ahalko dute. Gainontzeko saridunek, 17 urte baino gehiagoko proposamenei dagokienez, 100 eta 150 euro, hurrenez hurren jasoko dute, gazteen artean berriz, 7 hazbeteko tablet bat eta ukimen MP5 bat banatuko dira.

Film Laburren epaimahaia osatzeko zineman eta audiobisualetan adituak eta Muskizko Udalaren Gazteria Sailaren tekniko bat bilduko dira. Bere erabakia ekainaren 6an, ostiralean, jakinaraziko da, udal Gazteguneak antolatu duen jai batean zehar. Sari banaketa arratsaldeko 7 eta erdiak inguruan izango da, eta horretaz gain, irabazleak suertatu diren film laburrak eskainiko dira.

Film Laburren I lehiaketa honetan parte hartuko duten Muskizko gazteek lanen kalitatea zaindu beharko dute, hau izango delako epaimahaiak kontuan edukiko duen ezaugarrienetako bat lehiaketaren irabazlea aukeratzeko. Kontuan hartuko diren beste ezaugarrien artean originaltasuna, kreatibitatea, maila teknikoa edo bideoen ekoizpena izango dira. Lanak formatu digitalean aurkeztuko dira.

Breakdance eta BrOmeO

Muskizek berrikuntzaz jositako kultur agenda bat antolatu du datorren martxoaren 28an Gaztegunera hurbilduko diren gazteentzat. Arratsaldeko 6etatik aurrera Bboy Malakak eskainitako Break Master Class batean parte hartzeko aukera edukiko dute, baita herriko BrOmeO taldearen kontzertua disfrutatzeko ere, emanaldi hau "Artisten Gaua" programaren barnean dago.

Bboy Malakaren Master Classak 90 minutu iraungo du, gutxi gorabehera, arratsaldeko 6etan hasiko da eta hitzarmen hau sinatu duten Meatzaldeko hiru herrientzat Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duen "Ezkerraldea Gaztedi" programaren barnean dauden jardueretariko bat da.

Partaideen kopurua mugatua dagoenez, eta izena emateko orriak Muskiz, Abanto eta Trapagako udalerrien artean berdin banatu direnez, udal arduradunek interesdunei ahalik eta lasterren izena ematea gomendatzen diote.

Bboy Malaka, Breakdance Master Classaren arduradunak, estatuko hiri kultura jaialdi garrantzitsuenetako bat den, Bilboko Break On Stage-an hartuko du parte.

Muskizko Gaztegunearen martxoaren 28ko jardunaldia herriko BrOmeO taldearen kontzertuarekin itxiko da. Kontzertu hau "Artisten Gaua" programaren barnean dago eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ortze tabernak ere laguntzen dute. BrOmeO bost musikariez osatutako taldea da, Meatzaldeko udal honek lagatzen dituen lokaletan entseatu dute taldeko bi partaide muskiztarrak direlako.

Xabi Panera "Ciavo" (ahotsa eta gitarra akustikoa), Alberto Sánchez (gitarra), Endika Martinez (gitarra), Borja Romero (baxua) eta Txutxo Gómez (bateria) osatzen duten boskote hau 2011ko amaieran sortu zen Ciavo Basauriko kantautorearen abestiak instrumentatzeko asmoz, estilo rockeroagoa eta indartsuagoa emanez, baina berotasuna galdu gabe.