Albisteak

 

Lehiaketaren hasiera: 2014ko martxoaren 17a
Lehiaketaren amaiera: 2014ko maiatzaren 16a

1. Gaia:

Ni neure denbora librean...

2. Mailak:

12-17 urte
18-25 urte

3. Lanen ezaugarriak

Aurkezten diren film laburrak sakelako telefono baten kamera batez, tablet batez edo antzeko gailu digital batez grabatu behar dira. Filmatu eta gero, irudiak editatu eta tratatu daitezke, erabiltzaileek nahi duten edizio-programa erabilita.

Film laburrak jatorrizkoak izan behar dira, gehienez 5 minutu iraun dezakete, kreditu izenburuak barne, egotekotan, eta gehienezko erresoluzioan eta kalitatean grabatu behar dira, gehienez 10 megaraino. 3GP, MP4, MPG, FLV, AVI eta MOV formatuak onartzen dira. Parte hartzaile bakoitzak gehienez film labur bat aurkez dezake. Film laburrak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke.

4. Lanak aurkeztea

Film laburrak posta elektronikoz aurkez daitezke gaztebulegoa@muskiz.com helbidean; eta posta arruntez, hemen:

MUSKIZKO GAZTEGUNEA
Meatzari plaza 2 48550
Muskiz (Bizkaia)

Lanak aurkezterakoan, datu hauek eman behar dira:

  • Lanaren izenburua
  • Izen-abizenak
  • Helbidea
  • Jaiotza data
  • Telefonoa
  • Helbide elektronikoa

* Adingabea izanez gero, 1. ERANSKINA

5. Sariak

1. Maila:
1. saria: Mobila librea
2. saria: Tablet 7"
3. saria: MP5 tactila

2. Maila:
1. saria: 200 €
2. saria: 150€
3. saria: 100€

6. Epaimahaia

Gazteriako teknikariak eta zinean eta ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsona batzuek osatuko dute epaimahaia. Sariren bat eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakiz gero. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Antolatzaileek lehiaketatik kanpo utziko dituzte eduki lizunak, zakarrak, sexistak, arrazistak edo pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten obrak.

Epaimahaiak hainbat alderdi baloratuko ditu, besteak beste:

  • Kalitate artistikoa.
  • Sormena.
  • Originaltasuna.
  • Maila teknikoa.
  • Ekoizpena.
  • Kontzeptua.

7. Epaimahaiaren erabakia

2014ko ekainaren 6an, 19.30ean sariak banatuko dituzte Muskizko Gaztegunean. Egun horretan film laburrak jarriko dituzte.

Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake, bere ustez, aurkeztutako lanek nahikoa kalitaterik ez badute, betiere lehiaketaren mailari eusteko helburuarekin.

8. Lege alderdiak

Lehiaketako antolatzaileek ez dute erantzukizunik bere gain hartuko baldin eta bidaltzen zaizkion proposamenetan inoren egile-eskubideak urratzen badira; film laburra bidali dutenek izango dute erantzukizun osoa, erreklamaziorik baldin badago. Era berean, parte hartzaileek lana eurek egin dutela frogatu beharko dute, antolatzaileek eskatuz gero.

Antolatzaileek sariren bat eman gabe utz dezakete, hala iritziz gero.

9. Oharrak

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.
  • Parte hartzaileen erantzukizuna da ez egotea hirugarren batzuen eskubiderik musika produkzioak erabiltzeagatik edo erreklamaziorik agertzen diren pertsonen irudi eskubideengatik. Antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik horretan. Baldin eta diskoetxe baten jabegoko audio grabaketarik erabiltzen bada diskoetxearen baimenik gabe, beharbada, webgunean soinurik gabe erreproduzituko da film laburra, lege arrazoiak direla medio.
  • Antolatzaileek oinarri hauek alda ditzakete, egoki iritziz gero. Era berean, ez dute ardurarik materialak gaizki jasotzen badira edo jasotzen ez badira.