Albisteak

 

Muskizko Udalaren gobernu taldeak ikasleei, familiei eta komunitean orokorrean zuzendutako Droga-Menpekotasuna Prebentzio Programa mantendu nahi du, ekimen honek oso emaitza onak eman dituelako hasi zenetik, orain dela 9 urte. Horretarako azken ekitaldietan lan horretaz arduratu den enpresan jarri du konfiantza.

Muskizko Udalaren gobernu batzordeak zuzendutako Droga-Menpekotasuna Prebentzio Komunitarioa Programa 2016 urte arte esleitzea onartu du. Proiektu hau aurrera eramango duen enpresak Ortzadar izango da, 2005etik bezala, eta ekimen hau egin ahal izateko adostu den azken aurrekontua 45.000 eurotakoa gehi BEZa izan da hurrengo bi urterako.

Udal arduradunek, aurreko edizioetan bezala, prebentzio jarduerak mantendu nahi dituzte eskola, familia eta komunitate esparruan. Beraz, Droga-Menpekotasuna Programak herriko ikastetxe desberdinetan egiteko ekintzak biltzen ditu, jarduera zehatzak Kerik gabeko Nazioarteko Egunean edo IHESAren kontrako egunean, baita herriko jaietan zehar antolatutako prebentzio eta prestakuntza lanak.

Jarduera guztiak haur eta 18 urte baino gutxiago duten nerabeei zuzenduta daude, hasiera adina atzeratu eta drogen kontsumoa murriztu nahian herritarren esparru honetan. Hori dela eta, Droga-Menpekotasuna Prebentzio Programaren jarduera gehienak ikastetxetan egingo dira.

Dena den, beste alde batetik, ezinbestekoa jotzen da neska eta mutil horien gurasoak heziketa eta kontzientziazio lanetan inplikatzea. Hori dela eta, Planaren arduradunek atal jakin bat gorde dute gurasoek heziketa tresna baliogarriak eduki ditzaten, egoera bakoitzari egokituta, droga kontsumoa eta beste jarrera problematiko batzuk agertzen direneko egoerak kudeatzen lagundu diezaieten.

Muskizko Udalaren 2014-2016 Droga-Menpekotasun Programak biltzen dituen ekimen guztiak martxan jartzeko, enpresa esleipendunean humanistika arloan edo psikologian ikasketa ertainak eta goi mailako ikasketak dituzten profesionalak daude, prebentzioa eta osasunaren arloan prestakuntza osagarria jaso dutenak. Denak elebidunak.

Aurreko edizioetan egindako jardueretan 6 eta 18 urte arteko 2.000 haur eta nerabe hartu dute parte.

Droga-menpekotasunari buruzko informazio bulegoa udal Gaztegunean dago eta publikorako zabalik egoten dira astelehenetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan goizeko 10etatik eguerdiko ordu 2ak arte eta asteartetan arratsaldeko 3retatik 7etara. Sexuari buruzko informazioa da zerbitzu honen erabiltzaileek eskatzen dutena, gehien bat, kanabisari buruzko informazioarekin batera.