Albisteak

 

Muskizko Udalak 500 gonbidapen banatuko ditu herriko biztanleek udal kiroldegiko fitness gela berria ezagutu dezaten. Eraikin honetan egin berri diren handitze lanek erabiltzaileen esku dauden jardueren eskaintza azken tendentzia diren diziplina aerobikoekin zabaltzea ahalbideratu dute.

Meatzaldeko herriaren kiroldegiak 400 metro irabazi eta gero erakinean egin berri den handitze lanei esker eta fitness gelako makinen birgaitze integral egin eta gero, prest dago aisia jarduera berriak eskaintzeko entrenatzeko makina modernoenekin erabili nahi dituzten kirolariei.

Kiroldegiko arduradunek, eraikin handitzeko obrak amaitu zirelako antolatu ziren atea irekien astean jarduera aerobiko hauek izan zuten arrakasta ikusita, horrelako jarduerak zentroaren eskaintzan eranstea erabaki dute. Beraz, udaberritik aurrera muskiztarrek dantza aktiboan eta body scult- helduentzat- eta dantza sortzailea eta new style- txikientzat besterik ez- praktikatzeko aukera edukiko dute.

Eraikina handitzean irabazi diren gela berriek udal kiroldegiko arduradunek dauden jardueren eskaintza indartzea ahalbideratu dute, erabiltzaileek gehiago eskatzen duten ordutegian eta puri-purian dauden diziplinak gainera.

Gainera, ia abonatu guztiek gonbidapenak edukiko dituzte senideren bat edo lagunen bat fitness gelako instalazio berriez disfruta dezan. Udalak aste osoan zehar banatzen ari den 500 baleei esker erabiltzaileak ez diren pertsonek sarrera librea izango dute eta aukera izango dute BH markako ekipamendu berria probatzeko, merkatuko aurrenetariko bat.

Entrenamendu kardio-baskularra gunean, Muskizko Udalak ukimeneko pantaila sofware-rekin duten korrika egiteko zintak jarri ditu. Horretaz gain, bizikleta estatikoek eta eliptikoek ukimen teklatua eta botoiak – makil eta eskudeletan integraturik- dute maila, hasiera, geldiera kontrolatzeko eta pultso sentsoreekin. Hori guztia erabiltzaileek eskuak askatzeko beharra ez izateko ariketa egiten duten bitartean. Guztira 17 makina erosi dira.

Muskuluak bizkortzeko gunearen ekipamendu berriak ikusmen eskala bat du adierazle didaktikoekin eta aukeratutako zama erakusten dute 3 mailen arabera: baxua (berde kolorekoa), ertaina (hori kolorekoa) eta aurreratua (gorri kolorekoa). Intuizio sistema honek erabiltzaileei zailtasun maila eta egin duten aurrerapena identifikatzen lagunduko die. Gune honetan 21 makina daude.

Beste alde batetik, pisu askeko entrenamendu gunea zoru berezi batekin estaliko da, egon daitezken jausiak edo mankuernekin, disko edo pisuko elementuekin eman daitezkeen kolpeak motelduko dira, kolpeen zarata murriztuz eta gimnasioko jatorrizko zorua babestuz.