Albisteak

 

Muskiz Baik, beste talde batzuk egiten ari diren moduan, bere egoera normalizatzeko dagokion udal lizentzia aurkeztu beharrean, prozedura erabiltzen du politika egiteko, jazarpena pairatzen ari dela jakinarazten saiatuz nahiz eta guztiz gezurra izan.

Edozein lokal era iraunkorrean erabiltzeko, txosten teknikoen arabera, era errazean lokal horretan zer egiten den azalduko duen jarduera lizentzia bat behar da ingurukoei ez molestatzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen. Orain dela hile batzuk egin izan zitekeen eskaera sinple hau bere zinegotziak politika egiteko tresna bihurtu du.

Udalaren parte diren talde politikoek legea betetzerakoan eredugarriak izan beharko litzateke eta Muskiz Bairen kasuan esan behar da herrian garatu den jardueraren bat edo enpresa batek era irregularrean aritu dela jakin duenean "bereziki beligerantea" izan dela, gobernu taldeari eskatzen jarduera horiek geldiarazteko prozedurak has ditzan eta zegozkien isuna jar daitezen.

Gobernu taldeari ezin diogu eskatu tratu berezi ematea udal ordezkaritza izateagatik besterik ez.