Albisteak

 

Muskizko Udalak trafikoa lasaitzeko proiektua eta N-634 errepidearen herriko erdiguneko zatiaren berrubanizazioa aprobetxatu du Kultur Etxea, Ertzaintzaren polizia-etxea eta San Juan elizaren bide gurutzeko inguruen hornidura, saneamendu, edateko ura, argiteria, argindarra eta gasaren sareak berritzeko. Horretaz gain, urbanizazio hobekuntza lanak ere egingo dira, hiri altzariak eta lorategietan.

Korporazioa lanean ari da herriko erdigunean trafikoa berrantolatzeko Kultur Etxea eta San Juan elizaren arteko gunea gaur egun dituen eragozpenak murrizteko Antonio Trueba, Sobalbadun eta Memerea kaleetik erdiguneko ekipamendu gunera zeharkatu behar duten oinezkoentzat. Oinezkoentzat pasabiderik ez duen 450 metro luzeko errepide zatia da. Hori dela eta, herritarrek egokiak ez diren lekuetatik zeharkatzen dute.

Trafikoa lasaitzeko proiektua eta N-634 errepidearen herriko erdiguneko zatiaren berrubanizazioa lanetan Kultur Etxea, Ertzaintzaren polizia-etxea eta San Juan elizaren bide gurutze guneak berrituko dira inguru honen hornidura, saneamendu, edateko ura, argiteria, argindarra, gasa eta telefoniaren sareak berrituz, baita urbanizatuz, lorategiak hobetuz, hiri altzariak jarriz eta gune honetako hondakinen kudeaketa berrantolatuz.

Muskizko erdigunean bide segurtasuna hobetzeko asmo handiko jardueraren lehengo lana Kultur Etxearen ondoan errotonda-boulevard obal bat egitea izango da eta Ertzaintzaren instalazioen ondoan hiru besoko beste errotondarekin osatuko dena.

Trafikoa lasaitzeko eta N-634 errepidearen herriko erdiguneko zatiaren berrubanizazioa lanek 1.835.000 euro balioko dute, gutxi gorabehera, horietatik 720.500 euro inguru honen hornidura, saneamendu, edateko ura, argiteria, argindarra, gasa eta telefoniaren sareak berritzeko erabiliko dira.

Trafikoa hobetzeko lehengo neurria 29 metroko kanpoko diametro izango duen errotonda bat egitea izango da, barrutik boulevarra izango duena, Kultur Etxearen parean. Honi gehitu behar zaio Dados kafetegiaren ondoan jarri diren semaforoak. Momentu honetan gune hau obretan dago.

Enpresa esleipendunak herriko hamar langabetuak kontratatuko ditu obra honetan aritzeko 2014 urtean zehar.

Jarduera honen barnean ere San Juan poligonoa eta Kultur Etxea lotuko duen bidegorri berri bat egingo da, amaitu berri denaren luzapena. Beraz, txirrindulariek eta patinatzaileek errotonda boulevard honetatik hondartzarako bidea eraikitze prozeduran dagoena eta Barbadun ibaiaren paseoaren ibilbidea egingo duena.

Beste alde batetik, Muskizko udalbatza - Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera- ibilgailuen trafikoa herriko erdigunetik aterako duen saihesbide bat egitea aztertzen ari da.