Albisteak

 

Muskizko azken osoko bilkuran aurtengo ekitaldirako Inbertsio Plan berria onartu egin da. Programa honetan biltzen diren jarduera guztien aurrekontu 3.875.000 euroko da, eta lau ildo nagusi azpimarra daitezke: enplegua sustatzea, eraginkortasun energetikoa, saneamendu eta hornidura sareak berritzea eta auzoen hobekuntzak.

Muskizko korporazioak Inbertsio Plan bat diseinatu du enplegua sortzeko jarduerak, eraginkortasun energetikoa bultzatzen duten ekimenak, oinarrizko zerbitzuak berritzeko ekintzak eta auzoen obrak aurrekontu sortak jaso ditzaten. Oposizioko ordezkaririk gabeko osoko bilkura batean onartu da 3.875.000 euro erabiltzea ekimen hauek aurrera eramateko.

Inbertsio Planaren bi diru sorta handienak enplegua sustatzeko eta auzoen hobekuntza obrak egiteko erabiliko dira, biak milioi eta erdi eurokoak gutxi gorabehera. Bi ekimen horiek programa guztietan agertu dira, oraingo korporazioa osatu zenetik.

Arestian aipatutako ekimen biak loturik agertzen dira, Muskizko Udalak langabezian dauden herritarrak kontratatuko dituelako herriko auzo desberdinetako hobekuntza obrak egiteko eta horretaz gain milioi eta erdi euro erabiliko ditu, zuzenean gutxi gorabehera 100 lanpostu sortzeko. Aurreko edizioetan bezala, hurrengo urte eta erdian zehar, Muskizko korporazioak aldi baterako enplegua sortzeko planak onartuko ditu.

Hobekuntzak bide eta plazetan

Auzoetan obrak egiteko ekimenen artean azpimarra daitezke Itsaslur paseoaren berritzea, Janeo eta Molinillo bideak edo La Rigadako plaza urbanizatzea, besteak beste. Baita ikastetxeen barruan egingo diren lanak, Cantarranas ikastetxe publikoan adibidez.

Pasa den astean osoko bilkuran onartutako Inbertsio Planean adierazten den jarduera hirugarren ildoa herriko saneamendu eta hornidura sareak berritzea da. Ekitaldi honetan zehar Villanuevaren saneamendu sarearen bigarren faseko lanak egingo dira eta La Rabuda eta La Campako lanak hasiko dira.

Inbertsio programan 600.000 euroko diru sorta gorde da eraginkortasun energetikoa bultzatzeko bai udal eraikinetan, bai kaleko argiterian. Udal eraikinei dagokienez udal kiroldegiko eta Cantarranas ikastetxeko luminariak aldatuko dira. Horretarako Muskizko Udalak Eusko Jaurlaritzako 64.000 euroko diru laguntza jaso du.

Eta, beste alde batetik, ohiko gastua murrizteko balio duten neurriak bultzatzeko eta atmosferara CO2 isurketak murrizteko nahian, korporazioak kaleko argiteriaren luminariak LED motatako beste batzuekin ordezkatzen jarraituko du.