Albisteak

 

Egun hori hainbeste emakumek gizarte justuagoa eta berdinagoa lortzeko egin duten borrokaren aintzatespena da. Oroitzapen horretan, lortutako aurrerapausoengatik zoriontzeaz gain, beharrezkoa da egiteko ditugun erronkak eta lanean jarraitzeko garrantzia ere gogoraraztea.

Muskizen, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, hausnartzeko eta eztabaidatzeko guneak sortu nahi ditugu. Hori dela eta, martxoaren 3an (astelehena), mahai-inguru itxurako hitzaldia egingo da M aretoan (Kultur Etxea) 18:00etan: "Derechos de las mujeres , ¿en crisis?". Miriam Herbón izango dugu bertan, generoaren arloan aditua. Berak zuzenduko du hitzaldia eta emakume guztientzat berebiziko interesa duen gaiaren inguruan iritziak elkar trukatzea erraztuko du.

Ekintzen programa horren baitan beste batzuk ere egongo dira, eta xedea da emakumeek gizarte honen arlo ezberdinetan egin dituzten ekarpenak ikusaraztea. Martxoaren 3tik 10era bitartean lehiaketa bat abian jarri da, eta bertan, emakumeen trivialeko 3 galderari zuzen erantzuten dietenak zozketa batean sartuko dira. Zozketa horren saria, hain zuzen ere, Las mujeres, que leen, son peligrosas liburua izango da.

Parte hartzeko, txartelak bete besterik ez da egin behar. Txartel horiek Udal Liburutegian egongo dira eskura, eta xede horretarako jarriko den postontzian utziko dira. 

Martxoaren 5ean (asteazkena), Liburutegiko Haurren Irakurketa Klubean, Frida Khaloren (ibilbide artistikoan eta pertsonalean nabarmendu zen emakumea) biografiaren berri emango da.

Liburutegian, era berean, martxoaren 6tik aurrera, "Mujeres Transgresoras" erakusketa egingo da. Erakusketa hori jendaurrean irekita dagoen ordutegian bisitatu ahal izango da.

Martxoaren 7an (ostirala) eta 8an (larunbata) autodefentsa feministari buruzko tailerra egingo da, udalerriko emakume guztiei irekita (13 urtetik aurrekoentzat). Isabel Bernal izango da tailerreko arduraduna. Aitzindaria da mota horietako tailerrak ematen. Izena emateko epea martxoaren 5ean amaituko da, eta leku kopurua mugatua da.

Programazioa amaitzeko, hitzaldi bat egingo da: "Repensando los espacios urbanos. Recuperando la Memoria Histórica de las Mujeres". Martxoaren 10ean izango da, 18:00etan, bilera aretoan (Kultur Etxea). Zaida Fernández ikerlari feministak hirigintzara hurbilduko gaitu, emakumeen ikuspuntutik abiatuta.

Berdintasuna Arlotik herritar guztiak ekintza horietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, baita martxoaren 8an, 14:00etan, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO ELKARRETARATZERA ere. Kultur Etxearen aurrean egingo da.

Martxoaren 8ko programa (PDF 253KB)