Albisteak

 

Astelehena, hilak 3

Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 04etatik 16etara ordu lokala.Olatuen altuera adierazgarria gero eta handiago izango da, eguerdian 5-6 m ingurukoa eta arratsalde hasieran 7 m ingurukoa. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak altxatuko dituen olatuak gero eta handiagoak izango dira, eguerdian 4-5 m ingurukoak eta arratsalde hasieran 5-6 m ingurukoak. Olatuen arteko periodoa hasieran 12-13 segundokoa izango da 15 segundora handituz.
Itsasgora: 5:54 (ordu lokala) 4,98 m.

Alarma Gorria itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 16etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 7-8 m ingurukoa izango da, baina oso arin 9-10 m-ra handituko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak altxatuko dituen olatuak 7 m-tik 9 m-ra handituko dira oso arin. Olatuen arteko periodoa 15 s-koa izango da eta oso arin 18-19 s-ra handituko da.
Itsasgora: 18:15 (ordu lokala) 4,63 m.

Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 09etatik 24etara ordu lokala. Haizeguneetan, mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da, bereziki kostaldean.

Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 12etatik 24etara ordu lokala. Haizeguneak ez diren tokietan, mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da kantauri isurialdean, bereziki kostaldetik hurbil dauden lekuetan, eta Arabar Errioxan. Arabako Lautadan haize-boladak 80 km/h ingurukoak izateko probabilitatea handia da.

Asteartea, hilak 4

Alarma Gorria itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 09etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria hasieran 9-10 m ingurukoa izango da eta 8-9 m-ra txikituko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak altxatuko dituen olatuak 9 m-tik 8 m-ra txikituko dira.
Olatuen arteko periodoa 19-18 segundokoa izango da.
Itsasgora: 06:33 (ordu lokala) 4,83 m.

Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 09etatik 21etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria geroz eta txikiagoa izango da, 8 m-tik eguerdi partean 6-7 mra txikituko da eta 5 m-ra arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak altxatuko dituen olatuak txikituz joango dira, 7 m-tik 6 m-ra eguerdian eta 4-5 m-ra arratsaldean. Olatuen arteko periodoa 18 segundokoa izango da, geroz eta laburragoa izango da eta arratsaldean 16 segundokoa izango da.
Itsasgora: 18:52 (ordu lokala) 4,47 m.

Abisu Horia itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 21etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 14-15 segundo ingurukoa izango da.

Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00etatik 09etara ordu lokala. Haizeguneetan, mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da, bereziki kostaldean.

GOMENDIOAK - DENBORALDEAK

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak gertatzen direnerako, ondorio txarrik ez izateko, edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

  • Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
  • Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
  • Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
  • Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
  • Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
  • Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira