Albisteak

 

Ostirala, hilak 28:

Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 12etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 5-6 m-koa izango da, arratsaldean 7 m baino handiagoak izateko probabilitatea handia da. Egunaren amaieran 6-7 m-koa izango da. Iparmendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 m-ko olatuak altxatuko ditu, arratsaldean 6 m-ra handituz eta azken orduetan 5-6 m-ko olatuak altxatuko ditu.
Olatuen arteko periodoa 15 segundokoa izango da.
Itsasgora: 16:15 (ordu lokala) 4,46 m.

Larunbata, hilak 1:

Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 07etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 6-7 m ingurukoa izango da, 5 m-ra txikituz. Iparmendebaldeko hondoko itsasoak 5-6 m-ko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 15 segundokoa izango da.
Itsasgora: 4:31 (ordu lokala) 4,86 m.

Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 15etatik 19etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 m-ko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 14 segundokoa izango da.
Itsasgora: 16:57 (ordu lokala) 4,63 m.

GOMENDIOAK - DENBORALDEAK

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak gertatzen direnerako, ondorio txarrik ez izateko, edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

  • Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
  • Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
  • Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
  • Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
  • Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
  • Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Jarrai gaitzazu Euskalmeten web-orrialdean (www.euskalmet.euskadi.net) edo Twitter-en (@Euskalmet).

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira