Albisteak

 

III Faseari dagozkion herritarren partaidetza prozedurarako egindako lau foroen lan saiak amaitu eta gero, orain aipatutako saioetan parte hartu direnek egin dituzten ekarpenen azterketa amaitzen ari dira.

Datorren astean talde erredaktoreak Aurre-aurrerapenaren laburpen dokumentua egingo du eta udal hiri antolamenduaren Kontseilu Aholkulariaren aurreko fasean eta I,II eta III fasetan sortutako dokumentazio guztia erantsiko du, Herritarren partaidetza prozeduran aurreikusitako deialdi zehatza ezartzeko. Deialdi honetan talde erredaktoreak Kontseiluari Aurre-aurrerapenaren partaidetza prozeduraren garapena eta edukia azalduko dizkio eta Aurre-aurrerapenari buruz Kontseiluari dagokion txostena eskatuko da Udaletxean aurkezteko 15 eguneko epean.

Momentuz udal bideragarritasunaren inguruan urak hartzeko dauden aukerak eta herriko lurretatik pasatzen den N-634 errepidearen saihesbideari aukera desberdinak proposatzeari buruz Euskal Ur Agentziak ezarri dituen ezaugarriak jakiteko zain gaude.

Horren ondorioz, kontuan hartuta beharrezkoa dela Kontseilu Aholkulariaren txostenak botatzen dituen ondorioak, zein Euskal Ur Agentziak jarritako baldintzak aintzat hartzea, ez da posible planeamendu Aurrerapen IV Fasearen idazketa osatzea, beraz , ohar honetan martxoaren 4tik 13ra PLANEAMENDU AURRERAPENA OSATZEKO idazketa herritarren partaidetza saioetarako jarritako DATAK BERTAN BEHERA uzten dira.

Udal Kontseilu Aholkulari txostena ezagutu eta gero, herritarren partaidetza prozedura Aurrerapen Fasean jarraitzeko data berriak ezarriko dira.