Albisteak

 

Muskizko Udala herriko biztanleez osatutako Babes Zibileko talde bat eratzeko pausuak ematen ari da, boluntarioak izango dira eta kultura edo kirol ekitaldi publikoetan edo baldintza meteorologiko txarretan laguntza emango dio udaltzaingoari.

Herritarren partaidetza bultzatzeko, ekimen honen bidez Udal Larrialdietarako Plana hobetzen da. Udalaren sail guztietan herritarren partaidetza bultzatzeko saiakeran Muskizko Udalak meatzaldeko herri honen herritarrek Euskal Larrialdietarako Sisteman boluntarioez osatutako talde batekin parte hartzeko izapideak hasi ditu.

Udal Larrialdietarako Planean adierazten zen hobekuntza zeregin bat zen Babes Zibileko talde bat osatzea. Hori dela eta, Udala herriko biztanleez osatutako Babes Zibileko talde bat eratzeko pausuak ematen ari da, boluntarioak izango dira eta kultura edo kirol ekitaldi publikoetan edo baldintza meteorologiko txarretan lagunduko dute. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Babes zibileko zuzendaritzaren menpe dagoen EAEko boluntario erakundeen erregistroan izena eman eta gero, udal arduradunek herritarren partaidetza bultzatu nahi dute hedatzeko eta kontzientziatzeko kanpaina baten bidez.

Muskizko Babes Zibileko taldearen partaideak izan nahi dutenek, horretarako propio antolatu eta udalak eta Arkauteko Akademiak emango dituzten prestakuntza ikastaroak egin beharko dituzte.

Muskizko herritar guztiek har dezakete parte talde honetan, baina udalak adina, murrizketa fisikoak edo psikikoak edota udalak partaideak aukeratzeko jarriko dituen probak ez gainditzea bezalako mugak jarriko ditu.