Albisteak

 

Meatzari Aretoko "Marzo Teatral" programak (PDF 4MB) Belinda Washington, Mariam Díaz Aroca, Gurutze Beitia edo Julián Yantziren mailako aktore eta aktoresak ekarriko ditu Muskizera, komedia gailenduko den denboraldian. Aurreko edizioetan bezala, interesdunek hiru funtzioak eta bi pelikulak ikusteko abonua eskuragarri izango dute.

Martxoko larunbatetan, 8tik aurrera Meatzari Aretoko “Marzo teatral” edizio berriaren protagonistak izango dira. Edizio honetan Muskizko Udalak entzute handiko aktoreak eta aktoresak parte hartzen duten GluGlu, La Cantera Producciones Teatrales eta PYX Producciones konpainien hiru komediak aukeratu ditu. Ekitaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Gurutze Beitiak eta Julián Yantzik Muskizko “Marzo teatral”-aren lehenengo antzerki obrak antzeztuko dute. Biak, Galder Perez zuzendaritzapean, “La última oportunidad” obraren protagonistak dira. Obra honetan inoiz ezagutu behar ez zuten bikote baten partaideen topaketa kontatzen da. Emakumeak hazi-jartze artifizialari jotzen du eta gizonak bere hazia azkenengoz ematea erabaki du. Biek ez dute aukera hau galdu nahi, obraren izenburuan islatzen den bezala.

Martxoaren 15ean, La Cantera Produccionesen txanda izango da, “El rey Perico y la dama tuerta” obrarekin. Juan Dolores Caballero Sevillako zuzendariak Manuel Solano, Juanjo Macías, Eva Rubio eta Eduardo Tovar aktore eta aktoresak gidatuko ditu bizia emateko gure irudimena eta memoriaren kameran ahazturik bizi diren pertsonaiak, “konbentziotik” gordeta eta urrun bizi direnak, egunerokoak ez direnak, baina gure ondoan egon eta bizi direnak.

Belinda Washington eta Mariam Díaz Aroca dira “Ni para ti, ni para mí” obraren protagonistak. Muskizera martxoaren 22an etorriko dira. Juan Luis Iborrak komedia beltz hau zuzentzen du, hildako bat, bi emakume, herentzia bat eta pisu bakar batekin. Gauzak ez dira ematen dutena.90 minutu nahikoak dira Marta eta Bearen bizitza bikoitza hankaz gora uzteko.

Prezio herrikoiak

Muskizko Udalak kultura sustatzea duenez helburu, saiakera garrantzitsua egin du herrira entzute handiko konpainien antzezlanak ekartzeko prezio herrikoetan. Sarreren prezioak 15 eta 18 euro artean izango dira funtzio bakoitzeko.

Ikuskizunetara hurbildu nahi dutenek Meatzari Aretoaren txartel leihatilan, www.muskiz.org webgunearen bidez edo BBKko kutxazainetan erosi beharko dute. Abonuak berriz, antzokiaren txartel leihatilan besterik ezin dira lortu. Bigarren aukera hautatzen dutenek, hiru antzezlanak eta kultur etxean 2014 urtean zehar emango diren bi pelikulak ikusteko aukera izango dute.