Albisteak

 

Zerbitzu honen erabiltzaileak hileko kuotaren erdia besterik ez dute ordaindu beharko ekipamendua ordezkatzeko otsaileko itxieragatik konpentsatzeko Muskizko Udalak udal kiroldegiko gimnasio gelako makina guztiak aldatu ditu, erabiltzaileei merkatuaren ekipamendu aurreratuenetarikoa bat eskaintzeko. Lana horiek egiteko gimnasioa itxita egon da aste honetan, beraz, udalak abonatu guztiei %50eko deskontua egingo die otsailaren hileko kuotan.

Udal kiroldegia handitu eta gero, gimnasioa 50 metro koadro gehiago ditu. Hori dela eta, Udalak erabaki du – instalazio hauen erabiltzeek eskatu dutenez - makina berriak erostea irabazi den lekua betetzeko, eraikina inauguratu zenetik, orain dela 18 urte, ekipamendu hau aldatu gabe zegoen eta.

Udalak 130.000 euro gastatu ditu eragiketa kardiobaskular egiteko 17 makinetan, horien artean korrika egiteko zintak, bizikleta horizontalak eta bertikalak, remoergometroak eta eskailera simulagailuak, eta gorputzaren goiko eta beheko aldea lantzeko muskulazio 21 makina. Gimnasio berritzerakoan zoru tekniko 120 metro koadro jarriko dira pisu askearen gunean eta bi telebista kardiobaskular gunean.

Udalak, kontuan hartuta zentro honen , eragindako kaltea erabiltzaileei hileko kuotaren zenbatekoaren % 50 deskontua egin nahi die otsailean eta bi gonbidapen abonatuek bi pertsona gonbida dezaten instalazioak ezagutzera.

Merkatuko ekipamendurik aurreratuena

BH markako fitness ekipamendu hau, merkatuko aurreratuenetariko bat da eta diseinatuta dago hasi berriek erraz erabiltzeko eta eskarmentu handiko kirolariei potentzian eta erresistentzian asetzeko.

Kardiobaskular gunean, Muskizko Udalak softwaredun ukimen-pantaila duen korrika egiteko zinta bat jarri du. Bizikleta estatikoak eta eliptikoak ukimen teklatua eta botoiak dituzte – makila eta eskulekuetan integratuan- maila, hasiera eta geldiketa kontrolekin eta taupada sentsoreekin. Hori guztia erabiltzaileek eskuak oraturik mantendu ditzaten eragiketa bukatu arte. Guztira 17m makina erosi dira.

Muskulu bizkortzeko ekipamendu berria ikus daitezkeen eskala dute adierazle didaktikoekin aukeratutako zama maila 3 mailatan erakusten dutenak: baxua (berde kolorekoa), ertaina (hori kolorekoa) eta aurreratua (gorri kolorekoa). Intuizio sistema honek erabiltzaileei zailtasun maila eta eragiketan duten aurrerapena identifikatzen lagunduko die. Gune honetan 21 makina daude.

Horretaz gain, pisu askeko entrenamendu guneko zorua estaldura berezi bat edukiko du, mankuernen, diskoen edo pisu elementuen jausialdiak eta kolpeak arintzen dituena, kolpeen zarata murriztuz eta gimnasioko jatorrizko zorua babestuz.

Sustapen bideoa

Muskizko udal kiroldegiko gimnasioa ustiatzen duen enpresak bideo bat egin du instalazio berriak sustatzeko eta herritarrei eta kirolariei izena ematen animatzeko, orain berritu eta gero merkatuko ekipamendu aurreratuenetariko bat duenean.

Ikusi bideoa

“Momentua da, orain posiblea da. Ongi etorri aro berrira” lelo pean aisialdia kirolan bultzatu nahi da, herritar gehienei zuzenduta dagoelako eta ekimen osasuntsua delako.