Albisteak

 

Pobeñako pasabidea pairatu dituen kalteen balorazioa eta konponketa ingeniaria enpresa batek egingo ditu. Kantauriko kostaldea jotzen ari diren denborale indartsuen eraginez Pobeñako pasabidea itxi da, Muskizko auzo honetatik egitura honetara sartzeko arrapaladaren ola batzuk atera direlako. Meatzaldeko Udalak behin behineko mekanotubo arrapalada bat jartzeko obrak esleitu ditu, La Arena hondartzara sartu ahal izateko eta ingeniaritza enpresa bat kontratatu du kalteak baloratzeko eta konpontzeko.

Pobeñako herritarrek eta bisitariek lekune natural honetara sartzeko mekanotubo arrapala bat erabiliko dute Muskizko auzo honetatik pasabidera pasatzeko denboraleek atera dituzten olak ordezkatzeko eta konpontzeko lanak irauten duten bitartean.

Udalak hartu duen lehen neurria Pobeñako pasabidearen erabiltzaileak La Arena hondartzara sartzeko, mekanotubo behin behineko egitura bat jartzea izan da. Lan horiek aste honetan bertan hasi dira eta hiru asteko epean bukatzea espero da- eguraldiak laguntzen badu-.

Obra horiek egiteko esleitu den enpresak Pobeñako pasabidearen eskudel bat desmuntatuko du, aldamio batzuen gainean bermatuko den arrapala bat jartzeko. Aldamioek 15 metro luze eta bi atseden guneak izango dituzte, egituraren bigarren estriboa eta hondartzaren arteko aldea gainditzeko. Mekanotuboa bi metro linealeko plataforma batean amaituko da eta babesteko eskudel bikoitza edukiko du.

Behin behineko arrapala honen bide-zoruari labaingarri ez izateko tratamendua emango diote, Pobeñako pasabidearen sarbideen berreskuratze lanak irauten duten bitartean La Arena hondartzara hurbilduko diren erabiltzaileek sarbide seguruagoa izateko.
Beste alde batetik, Muskizko Udalak ingeniaritza enpresa bati esleitu dio azken aste hauetan egondako denboraleek eragindako kalteen eta atera diren olak berritzeko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileen balorazioa.
Bi neurri horiek 31.000 euro kostatuko dute, eta udalak ordaindu beharko du osorik.

Kasualidadez 2013ko maiatzean herriko zein diputazioko arduradunek Pobeñako pasabidea inauguratu zuten egitura honen birgaitze integralaren lanak amaitu eta gero. Obra horiek 12 hilabete iraun zuten eta beharrezkoak ziren 2011ko aise eta euri beste denborale batek eragin zituen kalteak konpontzeko.

Aurreko lanak

2012ko apirilean hasi ziren egitura hori egonkortzeko beharrezkoak ziren lanak, besteak beste, kanpoko bielak eta tiranteak ordezkatzea eta hormigoiko estaldura berritzea babes tratamendu antikarbonatazioa batekin.

Obra horiek uztailean amaitu ziren, hain zuzen ere Euskadiko Itsasbazter Mugaketek uzte zuenean lanak eten behar zirela La Arena hondartzako erabiltzaileek eragozpenik ez izateko.

Uda igaro eta gero, eta obra estetikoa egiteko diru laguntza jasotzean, lanak berriro hasi ziren. Zubiko bermeak eta zoruko ola guztiz konpondu ziren eta bide batez Herriko zubi enblematiko hau goitik behera garbitu eta pintatu zen.

Udal Harremanen Sailak 308.500 euroko diru laguntza ematea onartu zuen, ekitaldi honetako Ezusteko Fondoan ordaintzeko, Pobeñako pasabidearen egitura, arkitektura eta estetika birmoldaketa obrak egiteko.

Diru hau aurreko urtean 2011n Erakunde berak Muskizi emandako 37.000 euro gehitu behar zen. Lehen diru laguntza hau zubia egonkortzeko lanetan eta egitura birgaitze integrala egiteko azterketa teknikoan gastatu ziren.

Egindako lan guztiek 447.000 euro balio izan dute eta ordaintzerakoan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ere hartu du parte. Beraz, Muskizko Udalak Pobeñako pasabidearen birgaitze integralaren lanetako guztirako zenbatekoaren %10 besterik ez du ordaindu.