Albisteak

 

Muskizko Udalak programazio berezia antolatu du otsailerako, Alto Campoo eski estaziora egingo den txangoa eta Maitasun Argazkien lehiaketa jarduera deigarrienak izango dira.

Horretaz gain, Gazteguneak kontzertuak eta musika ikuskizunak antolatu ditu, “Mara”-ren emanaldia bezala, Artisten Gaua programaren barnean. Aurtengo otsailerako Gazteguneko arduradunek antolatu duten txangora joan eta Maitasun Argazki lehiaketan parte hartu nahi duten Muskizko gazteek izena eman beharko dute 18a eta 22a baino lehenago, hurrenez hurren. Beste alde batetik, Mara herriko artista gaztearen kontzertua otsailaren 4an egingo da eta irekia eta doakoa izango da.

Otsailaren 22rako, larunbata, Alto Campooko eski estaziora txango bat antolatu da 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Partaideak eramango dituzten autobusak goizeko 9etan aterako dira Kultur Etxetik eta bueltan izango dira arratsaldeko 5etarako, larunbatean bertan.

Aste honetatik aurrera eta datorren otzsailaren 18rarte, Gazteguneko arduradunek zabalik mantenduko dute eski irteerarako izena ematea. Txangoa 5 euro balio du Gazteguneko kideentzat eta 6 euro beste nerabe guztientzat.

Otsailerako Muskizko Gazteguneak antolatu duen eta nabarmendu dezakegu bigarren jarduera Maitasun Argazkien lehiaketa da. “Ez dago maitasun eredu bakarra” lelo pean parte hartzaileek guztira hiru argazki aurkeztu ahalko dituzte, JPG formatuan eta 2 mega arteko pisuarekin. Lehiaketa honen berrikuntza nabarmenena argazkilariak argazkietan agertu beharko direla da.

Epaimahaiak Udalaren hainbat sailetako langileaz osatuta egongo da eta bere erabakia otsailaren 14an jakinaraziko du. Irabazleak bi pertsonentzako afaria irabaziko du Meatzari jatetxean, bigarrena argazki saio bat irabaziko du eta hirugarrenarentzat Gazteguneak ezusteko gozo bat prestatu du.

Maitasun Argazki lehiaketan parte hartu nahi duten 12 eta 17 urte arteko gazteek, bere argazkiak entregatu beharko dituzte Gazgtegunean edo gaztegunemuskiz@hotmail.com helbide elektronikoan otsailaren 13a baino lehenago.

Kontzertua otsailaren 14an, ostirala

Udalak Mara herriko artistaren kontzertu bat antolatu du, gaueko 9tik Aurrera “Artisten Gaua” programaren barnean.

Sarrera doakoa da.