Albisteak

 

Martxoaren 1ean Muskizko Aratusteak ospatuko dira auzokideak eta koadrilak mozorrotuko dira jaitsieran parte hartzeko, ostean mozorro lehiaketan 1.600 euro banatuko dira sarietan, eta gero udal frontoia diskoteka bihurtuko da. Jarduera guzti hauek Udalak antolatu ditu Muskizko Merkatari Bateratuen laguntzarekin batera.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira Muskizko Aratusteen ekitaldiak. Geltokian bilduko gara eta hortik jaitsiera da baita edizio honetako mozorro lehiaketa ere. Haur mozorro eta banakako mozorroen sariak Muskizko Merkatari Bateratuak elkarteko dendetan gastatzeko 400 euro balioko baleak izango dira. Hamar lagun baino gehiagoko taldeko parte hartzaileek 1.200 euro banatuko dituzte.

Sari banaketa udal frontoian antolatuko den diskotekan emango dira, dantzaldia 18etan hasiko da, Aratusteko parte hartzaileen jaitsiera amaitu eta gero. Lehiaketan parte hartu nahi duten hamar kide baino gehiagoko taldeek Gaztegunen eman beharko dute izena otsailaren 25a baino lehenago.

Kide gutxiagoko taldeek, banakako mozorroek eta haurrek ez dute izena eman beharrik lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketaren epaimahaia Muskizko Merkatari Bateratuaren kideak izango dira, elkarte honek Aratusteen antolaketan parte hartzen du eta banakako sariak babesten ditu.

Sariak ematerakoan mozorroen originaltasuna, egiteko behar izan duen lana eta jaitsieran taldeak izan duen animazioa kontuan hartuko dira.

Antolatzaileek parte hartzaile guztiei gogorarazi nahi die jaitsieran tamaina handiko ibilgailuren bat erabiltzekotan frontoiaren kanpoko aldean behar bezala aparkaturik utzi beharko dela, pertsonen ezta beste ibilgailuen pasabidean enbarazu egin gabe.