Albisteak

 

Muskizko Udalak El Carrascal auzoko bidea hobetzeko lanak hasi ditu. Obretan hormigoizko bide–zorua berrituko da, denboraren poderioz hondatu delako, eta errepide honetan bere tamaina dela eta, oso zaila denez autoek bi norabidetan ibiltzea bost bazterbideak egingo dira,autoak baztertu ahal izateko kontrako norabidean datozen autoei paso emateko.

Obra hau inguru horretako auzokideek eta El Carrascal auzoan dauden abeltzaintzako ustiategiek eskatu dute, oso zaila egiten zaielako gune horretara iriztea errepidearen aldapa eta bide-zoruaren egoera direla eta.

Urtarrilaren amaieran hasi dira sarbide honetako hobekuntza obrak. El Carrascal auzora eramaten duen errepidea oso aldapatsua da eta denboraren poderioz nahiko hondatuta dago, beraz, orain dagoen hormigoizko 250 metro bide-zoru beste zoladura latzago batekin ordezkatuko da, autoek hobeto itsatsi daitezen.

Kontuan hartuta ere gaur egun errepideak dituen neurriei esker oso zaila dela bi norabidetan zirkulatzea, Udalak bost bazterbideak egingo ditu autoak baztertzeko.

Udalak 55.000 euro gastatuko ditu El Carrascal auzoko bidearen hobekuntza eta berriketa lan hauetan. Obra hauen ahalik eta lasterren egingo dira, errepidea erabiltzen dutenei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko. Udalak eta esleipendun enpresek kaltetuekin bildu dira sarbidea eta aparkaleku aukerak adosteko obrak egiten diren bitartean.