Albisteak

 

Oinarriak

  • 10 lagun baino gehiagoz osatutako taldeek, DERRIGORREZKOA dute izen-ematea.
  • 10 baino gutxiagokoek zein banakakoek ez dute izena eman behar lehiaketan parte hartzeko.
  • Talde bakoitzak egokitutako zenbakia eramango du ikusgai jaitsieran, eta hurrenkera horretan irtengo da.
  • Izena emateko epea otsailaren  25ean, asteartea, itxiko da, apuntatzeko Meatzari plazako Gaztegunean.
  • Epaimahaia  Muskizko Merkataritza Elkarteko  pertsonek osatuko dute, beraiek lagunduko baitute banakako sarietan  bai diruz eta baita antolaketan ere.
  • Epaimahaiak mozorroaren  originaltasuna, mozorroaren lanketa  eta taldearen bizitasuna baloratuko ditu.
  • Debekatuta dago jaitsieran animalia handiak eramatea (zaldiak, e.a.) , hauek ekar ditzaketen arriskuengatik.
  • Jaitsieran ibilgailurik erabiltzekotan, ezin izango da frontoian sartu eta inguruetan behar bezala aparkatuko dira, inor oztopatu gabe eta beste ibilgailuei trabarik egin gabe.

 Egitaraua (PDF 2MB)