Albisteak

 

Muskizko Udalak muskiztar guztioi jakinarazten dizue BERBALAGUN egitasmoa martxan dagoela. Egitasmo honen bitartez euskaldunak zein euskara ikasten ari direnak elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Azken batean, helburua da herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:

  • Muskizko AEK Euskaltegia, Sobalbadun 10 behea Tel.: 946 707 774
  • Udal Euskaltegia,  Kultur Etxea 1. solairua   Tel.: 94 670 64 11
  • Muskizko Euskara Zerbitzua, Kultur Etxea 3. solairua   Tel.: 94 670 70 75