Albisteak

 

Muskizko herritarrek 5 edukiontzi berri edukiko dituzte etxean erabilitako olioa biltzeko, hau da, orain arte egon diren %50 ontzi gehiago. Ekimen honi esker Udalaren ustetan errazagoa izango da bilketa puntu horiek erabiltzea eta auzo guztietan hondakin mota honen birziklapena bermatzea.

Neurri hauek herrian etxeko olioa eta pilak bilketa selektibo eta garraio zerbitzuak esleitzeko baldintza pleguetan adierazten diren hobekuntzak dira. Gai honen inguruan pleguetan adierazten diren beste neurri batzuk herritarrak orokorrean eta eskola umeak zehatzago sentsibilizatzea da, ekitaldi honetan zehar “Laranjarekin bat egin” lelo pean.

Etxeko olioa biltzeko bost edukiontziak Cantarranas ikastetxearen ondoan, Memerea eta Autonomia kaleetan eta, Oyankas eta El Ojillo auzoetan. Muskizen horrelako 14 edukiontzi egongo dira, herriko auzo guztietatik banaturik. Horietako bederatzi, Maxi modelokoak, 900 litro edukiera dute eta beste bostak 240 litrokoak dira.

Edukiontzi hauek kanpotik altzairu galvanizatuzkoak dira lakatuak eta errotulatuak, bai eduki horretan bilduko den hondakina adierazteko, bai kanpainaren leloarekin. Barrutik berriz, plastikozkoak dira gurpilekin erraz maneiatu ahal izateko. Horretaz gain, sarbide ixtenduna daukate eta lurrera lotuko dira barrutik.

Muskizko herritarrak etxeko olioaren bilketan parte hartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko, zerbitzu hau eramaten duen enpresak bi kanpainak egingo dituela agindu du, bata herritarrei orokorrean zuzenduta eta bestea herriko eskola umeei zuzenduta “Laranjarekin bat egin” lelo pean.

Herritarrek etxeko olioa biltzeko edukiontziak non jarriko diren jakiteko, helio puxikekin identifikatuko dira eta hitzaldi didaktikoak eskainiko dira herriko bost ikastetxeetan, erabilitako etxeko olioaren bizitza zikloari eta birziklapenaren garrantziari buruz.

Pilak birziklatzea

Besta alde batetik, Udalak pilak biltzeko zerbitzuaren baldintzak mantenduko ditu, bere osagarriak birziklatzen espezializatuta dauden zentroetara bidaltzeko. Herrian, gaur egun, pilak biltzeko 30 edukiontzi daude. Horri esker 327 pila kilo bildu dira 2013an, aurreko urtean baino 520 gehiago.

30 edukiontzi horietako erdia eraikin publikoetan daude. Kalean jarritako edukiontziak, adibidez, autobus geltokietan, ordezkatu dira behin baino gehiagotan bandalismoa pairatu dutelako.