Albisteak

 

Herriko irisgarritasuna hobetzeko lanetan Muskizko Udalak Giba eta Santelices auzoen arteko espaloia berritzeko obrak hasi ditu. Udalak aurreikusten du obra hauek hurrengo otsailaren erdialdera amaitzea.

Giba eta Santelices auzoak lotzen dituen 200 metroko espaloiaren harri bide-zorua oso hondatuta dago denboraren poderioz. Hori dela eta, gune horretako auzoen eskariaren erantzuna emanez, Muskizko Udalak pasabide honen berrikuntzak obrak hasi ditu, orain dagoen zoladura irregularra ordezkatzeko herriko gainontzeko lekuetan dagoen harlauzekin.

Otsailaren erdialdera amaituko den ekintza hau Giba auzoko oinezkoentzako sarbideak berritzeko lanen bigarren fasea da. Lehenengo lanak aurreko ekitaldian egin ziren, egin berri den igogailu panoramikora lotzen duten Antonio Trueba kaleko espaloiak konpondu zirenean.

Obra hauen prezioa 23.000 eurokoa da eta hiru astetan gutxi gorabehera amaitzea espero da. Azken emaitza espaloiko zoladura harlauzekin ordezkatzea izango da- gaur egun harri irregularrezko da- herriko sarbide guztietako itxura bateratuz.

Lan honi esker Muskizko Udalak gune honetako auzokideen eskaerei erantzuna ematen die eta Udalak herriko auzoen irisgarritasuna hobetzeko aurreikusten dituen beste ekintza bati ekiten dio.