Albisteak

 

Muskizek berriro ere bere solidaritatea erakutsi du gehien behar dutenekin. Muskizko herritarren 511 kilo jostailu bildu dituzte herriko kiroldegian “Jostailu bilketa 4. Kanpaina” kanpaina bilketan.

Kanpaina EmteSport-ek antolatzen du zerbizua ematen duen herrietan. Guztira 2.874 kilo bildu ditu Bizkaia osoan gutxien duten haurrek opari bat eduki dezaten Eguberri hauetan. Azpimarratu behar da Muskiz izan del jostailu gehien bildu dituen bigarren herria Etxebarriren ostean eta Portugalete, Trapagaran, Markina, Abadiño edo Ortuella bezalako beste herri batzuen baino askoz gehiago.

Kanpaina honek antolatzaileek aurreikusten zituzten muga guztiak gainditu ditu, haiek 2 tona baino ez biltzea espero zuten eta kantitate hau ia bikoiztu egin da. Honek erakusten du “gure kirol instalazioen erabiltzaileen erantzuna izugarria izan del. Egiaztatu dugu egia dela eskasia garaietan solidaritatea gehiago azaltzen dela”.

Antolatzaileek gogorarazten dute pisua erreferentzia datu bat besterik ez dela, kontuan hartuta zentro batzuetan jostailuz betetako kutxak bildu direla pisu gutxikoak, baina bolumen handikoak. Bildutako guztia Bizkaiko Caritas sarean entregatu da, haiek arduratuko direlako dena bideratzen eta banatzen, Olentzerok eta Errege Magoek egia bihur ditzaten gutxien dutenen haurren ametsak.