Albisteak

 

Muskizko Udalak herriko biztanleen iritzia ezagutzeko ekimena jarri du martxan udalbatzaren agendaren lehentasunak jartzeko asmoz. Datorren bi astetan,2013ko Udal Zerbitzuen Ebaluaketa izena duen proiektu honetarako inkestak egingo dira telefonoz.

Muskizko oraingo udalbatzaren helburu garrantzitsuenetariko bat meatzaldeko herriaren biztanleen iritzia ezagutzea da, herritarren eskariei erantzuteko eta tokiko gobernu taldearen ekimen eta proiektuak zehazteko. Horretarako, urtarrilaren 15ean martxan jarriko den inkesta agindu du 2013ko Udal Zerbitzuen Ebaluaketa egiteko.

Datorren astetan Muskizko herritar multzo bat -550 pertsona baino gehiago - telefono deia bat jasoko dute 40 galderaz osatutako inkesta erantzuteko, erantzun itxiak eta sinpleekin. Inkesta 10 minutu gutxi gorabehera iraungo du, galdeketa guztiak anonimoak izango dira eta udal zerbitzuei eta udalaren jarduerei buruzko informazioa jasotzea dute helburu.

Herritarrak aukeratzerakoan, adina eta auzoak bezalako adierazgarritasun demografiko irizpideak hartu dira kontuan. Beraz, Udal Zerbitzuen Ebaluaketa honen emaitza oso fidagarria izango da udalarentzat, ia %98 fidagarritasunera heldu arte.

Oraingo gobernu taldeak bultzatu duen b este ekimen bat da eta Muskizko udalak egiten dituen jarduerak eta kudeaketari buruzko herriko biztanleek duten iritzia eta kezken inguruan informazioa biltzea dute helburu. HAPN (hiri antolamendurako plan nagusia) eta 21 Tokiko Agenda idazterakoan sortu diren foroak, zentro publikoetan jarritako postontziak edo Muskizko webguneak argi utzi dute kudeaketan herritarren partaidetza bultzatu nahi dela.