Albisteak

 

Muskizko Udalak 125.00 euro guztira erabiliko ditu bost eraikin publikoetako galdarak eraginkor handiko kondentsaziozko gas naturalera aldatzeko. Neurri honi esker bi helburu lortu daitezke, alde batetik ohiko den gastuan aurreztea eta, beste alde batetik, atmosferara botatzen diren CO2 isurketak %20 murriztea, Azken helburu hau lortzeko konpromisoa hartu da sinatu berri den Alkate eta Alkatesen atxikimen Hitzarmenari (PAES) esker.

Muskizko udalbatzak Kiroldegiko, Udaletxeko, Kultur etxeko, Ikastolako eta Cantarranas Eskola Publikoko galdarak kondentsazio gas naturalarekin funtzionatzeko aldaketa egiteko diru-sorta onartu du. Horretarako Udalak Euskal Energiaren Erakundearen diru laguntza jaso du. Hau da. Guztirako inbertsioaren %30 gutxi gorabehera.

Eraginkortasun energetiko neurri hauek erregaien ohiko gastuan %30 aurrezpena ekarriko dute. Hain zuzen ere, aurreikusten da 30.000 euro aurreztuko direla. Hori dela eta, Muskizko Udalak lau urteko epean inbertsio hau amortizatzea aurreikusten du baina tele-kudeaketa sistemak jarriko direnez epe hau murriztea espero du.

Beste alde batetik, ingurumenaren kudeaketaren ikuspuntutik, bost galdara horiek kondentsazio gas naturalera aldatzearekin batera urtero atmosferara botatzen diren CO2 isurketak 59.100 kilo murriztea espeero da. Murrizketa hau %21-ekoa izango da, eta 2.955 zuhaitz landatzearekin konparatu daiteke. Honi eske,r Muskizko Udalak PAESi egindako atxikimenaren bidez hartutako eraginkortasun energetiko helburuak lortuko ditu.

Kiroldegiko, Udaletxeko, Ikastolako eta Cantarranas Eskola Publikoko galdarek gaur egun gasolioa erabiltzen dute eta eraginkortasun handiko kondentsaziozko gas naturala erabiltzera pasatuko dira, besteak beste, bere errendimendua %110 gehitzea espero delako.

Muskizko Udalak galdarak aldatzeko jarriko duen zenbatekoa 126.240 eurokoa izango da, EEEaren 51.360 euroko diru laguntza jaso duelako, ekimena balio duen %30 baino gutxiago.

Ekimen hau oraingo udalbatzak eraginkortasun energetiko lortzeko hasi dituen hainbat ekimenen zerrendan dago, haien artean herri argiteria LED farolekin ordezkatzea, eta 70.000 euro urteko aurrezkia ekarriko diona udalari. Ingurumen ikuspuntutik Muskizko Udalak atmosferara botatzen dituen CO2 isurketak 75.260 kilo urteko murriztuko ditu, hau da 3.763 zuhaitz landatzea bezalakoa.