Albisteak

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzearren abiarazitako proiektuaren bidez 6 hilabetez eta lanaldiaren %75eko dedikazioarekin Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandako 19 langabe kontratatuko dira. Langabe horien %30 DBEren (diru-sarrerak bermatzeko errenta) jasotzaileak izan beharko dira eta gainerako ehunekoan daudenak ondorengo talde hauetakoren batekoak izan beharko dira:

  • 35 urteko edo hortik beherakoak
  • gutxienez 6 hilabetez enplegu-eskatzaile gisa izena emandako 45 urtetik gorakoak
  • luzaroko langabeak (kontratazioaren aurreko 18 hilabetetan gutxienez 12 hilabetez Lanbiden izena emandakoak)
  • gizarte-bazterkeria izateko arriskuan dauden pertsonak
  • pertsona ezgaituak
  • familiaren erantzukizunak duten emakumeak eta
  • genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak.

Enplegu-programa kudeatuko duen bulegoa Lanbide-Santurtzi da, eskaintzaren kudeaketa osoaz arduratuko dena, bai eta eskatzaile eta hautagaien aukeraketaz ere.

Aukeraketan parte hartu nahi duten pertsonek eskainitako lanpostuen gaineko informazioa Forlaneko bulegoetan eska dezakete goizeko 9:30etik 14:00etara, 2014ko urtarrilaren 15era arte.