Albisteak

 

Muskizko Udalak 2014 eta 2015eko ekitaldietan Lehen eta Bigarren hezkuntzan Heziketa Sexuala Udal Programari jarraipena emango dio. Guztira 18.000 euro balioko du.

Datozen edizioetan dagoen berrikuntzarik nabarmenena Desirak-Sexología eta Generoko Zerbitzua enpresa dela kudeaketaz arduratuko dena. Muskizko Heziketa Sexuala Programaren helburuak nagusienak jarrera sexistak ekiditea, nerabeak bere gorputzaren ezagueran eta trebetasun sozialetan heztea eta, gazteekin harremana duten estamentu guztiak inplikatzea dira. Plan honen hurrengo ediziotan sare sozialen bidez ere egingo da lan nerabeekin.

Muskizko Udalaren Berdintasuna eta Drogadikzio sailek herriko ikastetxe guztietan lan egiten du aspalditik, hain zuzen ere 5. eta 6. mailako ikasleekin lehen hezkuntzan eta 2. eta 3. mailako ikasleekin bigarren hezkuntzan, nerabeek harreman adeitsuak eta osasuntsuak manten ditzaten, autoestimua indartuz eta ikastetxetan aniztasun sexuala, adostasuna eta generoen arteko berdintasuna positibotzat hartuz.

Desirak-Sexología eta Generoko Zerbitzua enpresak gaur egungo usteak, mitoak eta estereotipoak zalantzan jartzen dituen Heziketa Sexual programa bat aurkeztu du, dinamika ludikoa duena eta publikoaren adinaren arabera egokitzen dena, hurbiltasuna eta humorearen bidez interesa sortuz.

Muskizko ikasleen partaidetza bultzatzeko aukeratu den bide bat aholkularitza bat on line eskaintzea da, sexualitatearen inguruko kontsultak egin ahal izateko. Baita sare sozialen erabilera ere, nerabeengana hurbiltzeko eta programa eguneratzeko mehatxu eta egoera berriak direla eta, hain zuzen ere, sexualitatea eta droga, sare sozialak beraiek, kultura artekotasuna edota aniztasun funtzionala. Arartekoaren 2012ko uztailaren txostena kontuan hartuta, Muskizko Udalak 10 eta 16 urte arteko ikasleak, irakasleak eta nerabeen familiak biltzen dituen programa afektibo-sexual integral bat sustatzen du.