Albisteak

 

Muskizko Udalak Aholkularitza Juridiko zerbitzua Patricia Verdes Cearra abokatuari esleitu dio. Ekimen hau herriko biztanle guztientzat izan arren, lehentasun berezia ezarri da egoera ahulean dauden emakumeen kasuan eta kaleratze kasuetan edozein fasetan.

Aholkularitza Juridiko zerbitzua lan, Gizarte Ekintza Sailetik bideratutako familia eta zigor zuzenbide gaietan aholkularitza espezializatua behar dituzten herriko biztanle guztiei zuzenduta dago. Udalak 24.000 euro gastatuko ditu ekimen hau mantentzen hurrengo bi urtetan.

Udalbatzak uste du zerbitzu hau beharrezkoa dela, oinarrizko gizarte zerbitzuak direlako herritarrei arazo juridikoei aurre egiteko beharrezkoak diren lehen tresnak eskaini beharko dizkiena, dibortziotik hasita, bahitu bati aurre egiteko jarraitu behar diren pausuak arte.

Pobreziaren feminizazioa

Aholkularitza Juridiko zerbitzua behar sozialak eta kulturalak duten Oinarrizko Zerbitzuak bideratutako taldeei, baita Gizarte Ekintza sailarekin elkarlanean dauden erakundeei ere zuzenduta egon arren, esperientziak erakutsi du erabiltzaile gehienak 31 eta 45 urte arteko emakumeak direla eta zerbitzua estreinakoz erabiltzen dutela. Joera hori “Pobreziaren feminizazioa “ deitu zaio.

Gaika ikusita familia zuzenbidea izan da kontsulta gehien jaso duen arloa. Zerbitzu erabiltzaileek dibortzio (tratu txarrekin eta tratu txarrik gabe) eta ezgaiketen inguruko informazioa eskatu dute gehien bat. Gizonei, beste alde batetik, dibortzioa, propietateak eta zorrak kezkatzen zaie, besteak beste.

2011tik aurrera ezgaiketei buruzko gero eta kontsulta gehiago egiten dira eta , zorpetzeari buruzko gutxiago, etxebizitza eta familia zuzenbideari buruzko kontsulta kopurua mantendu egin da.