Albisteak

 

Muskizko merkatarien elkarteak, herruko udalaren laguntzarekin- beste erakundeen artean-, gutxien duten herriko familientzat zuzendutako jostailu bilketa jai solidarioa antolatu du. Herriko gizarte zerbitzuek eta Gurutze Gorriak banaketa egingo dute, batez ere adin txikiko dituzten meatzaldeko familien artean.

Jostailuak biltzeko merkatarien elkarteak antolatu duen jaia, lehenengo edizio honetan, herriko frontoian ospatuko da datorren abenduaren 29an, 11etatik 15etara. Herriko elkarteek eta taldeek antolatu dituzten jardueretan eta erakusketan parte hartzera hurbilduko diren auzokidek jostailu bat eman beharko dute Gurutze Gorriko postuan.
Erakunde honek , Udalaren gizarte zerbitzuekin batera, egoera larriagoan dauden Muskizko adin txikikoen familien artean banatuko dituzte jostailuak. Bi erakundeek Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Lehiakortasun saila, Udal kultur saila, Petronor eta Forlan Tokiko Garapenerako Agentziaren laguntza edukiko dute.

Zozketa eta sari banaketa

Jostailu bilketa solidarioa Eguberrietarako Muskizko merkatarien elkarteak antolatzen dituen jardunetariko bat da. Finkaturik dauden jardueren artean ohiko zozketa dago. Oraingo honetan, 3.000 euro banatuko dira aurretik adostutako herriko dendetan gastatu behar diren 60 euroko 7 lote baleetan.

Elkarteko kideak diren komertzioetan zozketarako paperak banatzen ari dira pasa den astetik eta abenduaren 27an egingo da herriko Gaztegunean. Aurretik adostutako herriko establezimenduetan trukatutako 420 euroko sei sorta banatuko dira zazpi irabazleen artean.

Merkatarien elkarteak Eguberrietarako antolatzen duen hirugarren ekintza XIII Erakusleihoen lehiaketa eta kideak diren establezimenduen barneko I Dekorazio Lehiaketa da. Epaimahaiak denda txikien artean hiru erakusleiho onenak eta erakusleihoa ez dutenen artean barneko dekorazioa onena zein den abenduaren 30ean jakinaraziko du. Sari banaketa 2014ko urtarrilaren 3an egingo da.
Oraingo honetan, aurreko urteetan bezala, kideak diren establezimendu guztiek adierazgarri bat edukiko dute, Olentzeroren figura bat bezeroei zoriontzeko.