Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak Garmendia taberna bota eta gero ordezkatzeko ostalaritzarako instalazio desmuntagarri bat jarri nahi du, La Arena hondartzako bisitariei zerbitzua emateko hurrengo lau urtetan. Tabernaren eraikina bota da Kostaldeko arduradunek hareatzako guneak berreskuratu nahi dutelako.

Bizkaiko Foru Aldundiko proiektuaren barnean ere, hondartzan dauden egurrezko etxola batzuk botako dira, hain zuzen ere aldagelak edo dutxak ez direnak. Horren ondorio, gune natural honetan egindako eraikinaz betetako 232m koadro garbituko dira.

Bi jarduera hauek Euskadiko Itsasbazter Mugaketak sailak hareatzako guneak erabilera publikorako berreskuratzeko aurkeztutako proiektuaren barnean daude. Eta ekipamendu desmuntagarria jartzeko orain arte egin diren ekintzei gehitu behar dira.

Ostalaritzarako instalazio desmuntagarriak 150m koadro edukiko ditu, horietatik lau bosten terraza izango dira. Printzipioz datorren udaberrirako aurreikusten den esleitzeko lehiaketan Udalak hurrengo lau urtetako ustiaketa emakidarako urte bakoitzeko 7.000 eurotan aurreikusten du esleipen prezioa. Zenbatekoa ez da epe honetan aldatuko.

Instalazio berriei eskatzen zaien baldintza inguruarekin bateratzea, material egokiak eta kalitate onekoak erabiltzea eraikitzeko eta behar dituzten hornidura guztien kanalizazioa lurperatzea da, baita hondakin-urak bideratzeko saneamendu sare orokorra erabiltzea ere.

Beste alde batetik, La Arena hondartzako etxolak botatzean 232m koadro hondartza garbituko dira. Eraispen integrala da, egurrezko egituraz eta bere instalazioaz gain, ur, argi eta hornidura kanalizazio guztiak ere kenduko baitira. Mantenduko den gauza bakarra gainetik altxatutako harlauza da, orain oinarria dena.

Diputazioaren proiektuak Sorosleen eraikina eta dutxa zerbitzuak biltzen dituzten eraikinak mantendu nahi ditu, guztira 400m koadro iparraldetik hegoaldera.