Albisteak

 

Muskizko Udalak otsailean zehar herriko bost haur-parke berritzeko obrak esleituko ditu. Kale Berriko, Kobaron, Oiankas, Pobeña eta San Juaneko haurrentzako jolas guneek hondaturik daude denboraren poderioz eta eraikitzerakoan erabili ziren elementu batzuk zaharkiturik daude, beraz, ez dira oso seguruak haurrentzat.

Muskizko gobernu taldeak herriko auzo guztietako jolas guneak berritu nahi ditu, eta aurtengo otsailean Kale Berria, Kobaron, Oiankas, Pobeña eta San Juan parkeen hobekuntza lanak esleituko ditu, bere material batzuk zaharkiturik eta hondaturik daudelako denboraren poderioz.

Hobekuntza hauek Aurrera eramateko Udalak 173.000 euro gastatuko ditu, gune hauek seguruak izan daitezen haurrentzat. Egingo diren jardueren artean oraingo areazko azala koloretako kautxuzko zolarekin ordezkatzea da.

Herriko haur-parkeetan egingo den jarduera honen berrikuntzarik nabarmenena batzuetan saski guneak egitea da. Horretaz gain, orain dauden jostailuen ordez arkupe-kulunka eta kabi motakoak, txirristak, soka jostailuak, malgukiak, balantzak... jarriko dira.
Muskizko Udalak ekintza hauek herriko haur-parkeen hobekuntza programan biltzen ditu. Horrelako proiektuak egiten ari dira oraingo gobernu taldea eratu zenetik. Momentuz bi jolas gune berri Autonomia eta Artekale kaleetan eta, Geltokiko, Las Duchasko, La Glorietkoa eta San Juliango eta Artekaleko itsasontzi pirata berritu dira.

Muskizko oraingo udalbatzak egin nahi dituen proiektuen barnean La Rigada eta Santelices bezalako auzoetako haur-guneak berritzeko obrak egiteko proiektua dago.