Albisteak

 

 Muskizko Udalak izozki eta litxarreria postuak martxotik urrira arte zabalik mantentzeko baimena eskatu du Muskizko Udalak Euskadiko Itsasbazter Mugaketak sailari La Arena hondartzako uda denboraldirako zerbitzuen Ustiaketa Planari buruzko txostena bidali dio. Esleipen prezioak 2013koak izan zirena mantenduko dira, udalak bere gainetik dagoen sail honek jarritako kanonaren gehikuntza bera ordaintzea erabaki duelako.

La Arena hondartzako zerbitzuak ustiatzeko interesa dutenek 2013an ordaindu zuten prezio berdina ordaindu beharko dute, gaur egungo egoera kontuan harturik, Muskizko Udalak postuetako arduradunek ordaindu behar duten Itsasbazter sailak ezarri duen kanona gehikuntza ez kobratzea erabaki du.

2014ko eskariaren berrikuntza nabarmenena izozkiak saltzeko lau postuen ustiatzeko epearen luzapena da, Pobeñako biak eta La Arena hondartzakoak eta litxarreria atoi-denda, beraz, zabalik egon daitezke martxoaren 17tik urriaren 19raino.

Muskizko Udalak Euskadiko Itsasbazter Mugaketak sailari ere ohikoak diren turismo informazio modulua, sorosleen postua, salmenta ibiltaria postuak eta voley praktikatzeko kirol gunea jartzeko baimenak eskatu dizkio.

Aurreikusten da 600m koadro okupatuko direla. Postu eta kirol instalazio horiek jartzeagatiko tasak 27.000 euroko diru sarrera ekarriko dio udalari, kontuan hartuta 2013ko prezioak.

Eskaria honekin batera ohikoak diren barrakak jartzeko baimena Pobeñako plaza ondoan dagoen landan El Socorro eta El Socorrillo erromeriak ospatzen diren bitartean irailean eta urrian hurrenez hurren. Udalak jarri nahi dituen atrakzioak karrusel bat, txiki park bat, churro denda bat, ohe elastikoak, uso-tiro postua eta rodeo txikia dira.