Muskizko Udalak larrialdietarako laguntza-zerbitzua jarriko du martxan alerta-egoerak irauten duen bitartean
Bihartik, hilak 1, aurrera eta datozen egunetan zehar. Muskizko Udalak larrialdietarako laguntza-zerbitzua jarriko du martxan alerta-egoerak irauten duen bitartean. Zerbitzu hau udaltzainen telefono hauetara deituz bideratuko da: 946 707 925 eta 656 792 787
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak tenperaturen beherakada handi bat, batez ere maximetan, iragarri du asteazken honetatik aurrera. Bereziki, ostegunean, hilak 2, eta ostiralean, hilak 3, izango dira nabarmenak tenperatura baxu horiek.

Euskalmeten arabera, Errusian kokatutako 1.060 milibarko antizikloi indartsu baten eraginez emango da egoera hau. Europako eguraldia baldintzatuko du antizikloiak, aire oso hotza sartuz kontinenteko zati handi batean eta denboraleen mugimendu ohikoa blokeatuz.
Muskizko Udalak larrialdietarako laguntza-zerbitzua jarriko du martxan alerta-egoerak irauten duen bitartean. Zerbitzu hau udaltzainen telefono hauetara deituz bideratuko da: 946 707 925 eta 656 792 787
Oharra: egoeraren eboluzioa eta iragarpenen zein abisuen eguneratzeak jarraitzea gomendatzen da www.euskalmet.euskadi.net webgunean eta Twitterren (@Euskalmet)