Muskizko Gida turistiko berria
2010/01/19
Iparraldean itsasoa mugakide duen Muskiz udalerrian ondo definituriko hiru gune hauek bereizi ditzakegu: mendi, landa eta hiri-eremuak. Inguru horietako bakoitzak Muskiz interesgarria eta kalitatekoa izateko behar diren ezaugarri garrantzitsuak eskaintzen dizkie bisitariei nahiz bertakoei.
Eremuen aniztasun horretan, La Arena hondartza, Itsaslur parkea eta Mello mendia dira nabarmentzekoak. Gaztelu eta armarridun etxetzarren ondare aberatsen artean, ostera, Muñatones gaztelua eta El Pobal burdinola gailentzen dira. Azkenik, xarma handia duen Pobeña bezalako herrigunea ere aipa dezakegu.
Muskizi buruzko gida praktiko honek bertako ondarea ezagutu eta horretaz gozatzeko aukera paregabea ematen dizue. Horretarako, udalerriak hotel eta jatetxe ugari eskaintzen dizkizuegu. Egonaldi zoriontsua izan dezazuela!


