La Arena hondartzaren aldeko Erakunde-ekitaldia
La Arena hondartza eta Barbaduneko padurak garrantzi ekologiko handiko guneak izateaz gain, Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko hondartza ere badira.
Milaka bizkaitarrek jotzen dugu gune natural horretara urteko edozein urtarotan. Horregatik da ezinbestekoa gune hori zaindu eta babesteko ahalegina egitea.
Gure dunak eta padurak Komunitate mailan Garrantzi handiko Gune (LIC) izendatu dituzte eta Europako Natura 2000 sarearen barnean daude.
Horregatik guztiagatik, apirilaren 17an, larunbatean, goizean La Arena hondartzaren aldeko Erakunde-ekitaldia egingo dugu, eta, horretarako, zenbait jarduera antolatuko ditugu.
Ekimen horrekin bat egitera animatu nahi zaituztegu, eta, bide batez, zuen laguntza eta babesa eskatu nahi dizkizuegu.
“Gure hondartza salba dezagun”
Apirilaren 17an, Itxas Ganeko zelaigunean
Programa:
- 10:00 h Ibilaldia San Juan zelaitik La Arena hondartzaraino
- 11:00 h Surf erakustaldia
- 11:00 h - 14:00 h. Pizgarriak eta haurrentzako tailerrak: kometak egin, hondartza garbitu, hormirudiak landu…
- 12:00 h La Arena hondartzaren aldeko kontzentrazioa
Parte-hartzaileak: Muskizko udala, Surfriders, Mare Urdina, Federación de Surf eta Plataforma Usuarios de la Playa de la Arena


