Ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alorrean jarduerak egiteko dirulaguntzak
Irabaz asmorik gabeko erakundeek eta pertsonek diru-laguntza eskatzeko deialdia, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alorrean programak eta jarduerak egin ditzaten 2009. urtean zehar.
Xedea: Deialdi honen xedea da diru-laguntzak izateko eta
emateko baldintzak arautzea. Laguntza ekonomiko hori 2009an ingurumena
eta garapen iraunkorra hobetzearren egindako jarduera puntualen edo
urteko programen ondorioz izandako defizit ekonomikoari aurre egiteko
izango da. Laguntza hauen xede dira nahiz ohiko jarduerak nahiz
aipaturiko erakundeen ekintza bereziak.
Aurrekontu osoa: 8.000 euro
Arauketa: Irabaz asmorik gabeko erakundeei edota pertsonei
diru-laguntzak emateko Oinarri Arautzaileetan xedatutakoaren arabera
emango dira laguntzak, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alorrean
proiektuak eta jarduerak egin ditzaten.
Epea: Deialdia argitaratzen denetik uztailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira eskariak.


