Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aisialdiko begirale izateko ikastaroa

Aisialdiko begirale izateko ikastaroa

2009/06/18

Aurreko batean Muskiz, Ortuella eta Zierbenako Udaletako Euskara Zerbitzuek antolatutako Aisialdirako begirale izateko ikastaro baten berri eman genizuen. Azkenean Muskiz eta Zierbenako Udalen artean antolatuko dugu ikastaroa.


Plaza gutxi gelditzen direnez, izena emateko epea zabaltzea erabaki dugu eta horren ondorioz, ekainaren 26ra arte luzatzea pentsatu dugu.

Ikastaroa eginez gero, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak homologatutako agiria lortuko duzu.

Euskaraz egingo den ikastaroa 320 ordukoa izango da eta, 12 hilabete iraungo du.

Interesa izanez gero edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan ekainaren 26a baino lehen, Zierbenako edo Muskizko Euskara Zerbitzuekin ondoko telefonoetara deituz:

Zierbena: 946366007
Muskiz: 946707075

Dokumentuaren akzioak
ordezkoa